Euskaltzaindia ha publicado los nombres de los astros en Euskara

izenak"Astroen izenak" araua argitaratu du Euskaltzaindiak

Munduko leku-izen nagusiak arautu ondoren, Euskal Herriaz haraindiko toponimia nagusia amaitzeko, gure planetaz kanpoko lekuen izenei ere, astroen izenei, erreparatu die Euskaltzaindiak. Astronimia toponimiaren atalik ezezagunetakoa da, hain zuzen ere, guregandik urrutien dauden izenez arduratzen baita.

Hala, adibidez, arauturik gelditu da Pluton planeta nanoaren sateliteetako bat Karon dela euskaraz (Charon frantsesez eta Caronte gaztelaniaz), edo zodiakoko konstelazioen izenetako bat Pisces dela eta ez Piscis, edo Pertseidak izar iheskorrak izendatzeko Done Laurendiren malkoak tradiziozko izendapen kristaua ere badela... Hori guztia Euskaltzaindiak plazaratu berri duen 173. arauak jaso du.